jolasean

Bio

29 noviembre
Carlos Santamaría Zentroa (UPV/EHU)

El lugar de los videojuegos en las bibliotecas

Charlotte Valat

Esperientzia profesionala:

Auzo liburutegietako koordinatzailea, publikoen garapen eta ''Intermezzo'' saileko arduraduna José Cabanis mediatekan (Toulouse), 2011ko irailaz geroztik.

Toulouse-ko Empalot mediatekako arduraduna, 2007ko otsailetik 2011ko abuztura arte.

Havre hiriko auzo liburutegietako artxibazainordea, 2006ko urtarriletik 2007ko urtarrilera arte.

Tituluak: 2002/2005: Artxibagintza ingeniaritzako Lizenziatura profesionalizatua Toulouse-II-Le Mirail unibertsitatean.

María Cruz Acín

Liburuzaila ofizioz eta afizioz, damugabeko bekaduna hainbat administraziotan, gai dokumentalei irtenbidea aurkitzen saiatzen den enpresari ausarta, bere lana pasioz bizi duena eta bere lanaren bitartez gizarte kritikoago bat eraikitzen laguntzeaz harro sentitzen dena.

Bere ibilbidea udal liburutegietan hasi zen harik eta 2006an CUBIT Gazteentzako Liburutegiaren proiektuan sartu zen arte (Fundación Bertelsmann, CAI eta Zaragozako udalak sustatutako proiektua).

Bibliotekonomian diplomatua, Artearen Historian lizentziaduna eta Dokumentazioan Lizentziaduna. Beka eta lanen bitartez honako gaiotan espezializatua:

  • Zine artxibo eta dokumentazioa
  • Literatura eta haurrentzako ilustrazioa

Haur nahi helduei zuzendutako albun ilustratuen bildumatzailea.

Mónica Medina

(Biblioteca Sagrada Família. Biblioteques de Barcelona): ¿Quién pone las reglas del juego? Los videojuegos en Biblioteques de BCN

Bibliotekonomia eta dokumentzaioan diplomatua Bartzelonako Unibertsitatean (UB) eta dokumentazioan lizentziatua Kataluiniako Oberta Unibertsitatean (UOC).

Unibertsitateko liburutegien arloan lan esperientzia profesionala du. Liburuzain gisa 7 urtez lana egin du Kataluiniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC).

2001.urtetik Bartzelonako Liburutegietarako lan egiten du. Bon Pastor Liburutegiko zuzendaria izan zen 2004 eta 2007 urte artean. 2007. urteaz geroztik Sagrada Familiako Liburutegiko zuzendaria da.

IFLA Liburutegi Publikoen Arloko (member of Stading Committee of the IFLA Public Libraries Section) kidea da 2003-2007 urte artean eta baita 2007-2001 urte artean ere. Zenbait ikastaro eta aurkezpenetan ere parte hartu izan du. Liburutegiak eta hauen lekua gizartean gai hartuta zenbait artikulu idatzi izan ditu.

30 noviembre
Carlos Santamaría Zentroa (UPV/EHU)

Jokoa ikasteko eta hezteko plataforma gisa

Dinamizatzailea: Pablo Garaizar “Txipi”

Hizlariak:

  • Susana Tesconi
  • Laia Sánchez
  • Víctor Casado

30 noviembre
Carlos Santamaría Zentroa (UPV/EHU)

El juego y las narrativas audiovisuales

Felipe Gil

Felipe G.Gil amaren sabelean zen Tejerok estatu kolpea eman zuenean. Geroxeago casettetan irratsaioak grabatzen hasi zen, eta egunen batean komunikatzaile on bat izateaz amesten hasi. Egun batean, hiru ordu eta 10 minutuz pentsatu eta gero, administrazioa edo eta enpresa zientzia ikasketak egin ez zekiela, hanka sartu eta honakoa erabaki zuen: ikus-entzunezko ikasketak egitea. Erabaki ederra hartu zuela konturatu da gerora. Eta burututako ikasketa horietan egindako kideekin ikus-entzunezko hainbat proiektu egin ditu. Beraiek dira ZEMOS98 taldea.

Jordi Sánchez Navarro

Ikus-entzunezko narrazioko arloen arduraduna, ikus-entzunezko muntaiaren teoria eta praktika, komunikazioa eta ikus-entzunezko informazioa II, ikus-entzunezko analisia eta kritika, Kataluiniako Oberta Unibertsitateko Komunikazio eta Informazio zientzien edizioa Masterreko zuzendaria.

Ikus-entzunezko ikasketetan irakaslea izandakoa, Graduondoko Programa Nagusian Komunikazio arloan Fikzioa zineman eta telebista (2006) Masterreko zuzendaria este batzuekin batera.

Sitgeseko Nazioarteko Zinema Jaialdiako (2001-2004) zuzendari ordea. Gaur egun ere, jaialdi berean lan egiten du programa kontsulta eta animazio (Anima't) arloko koordinatzaile gisa. 1996 eta 1999 urteetan zehar Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokako zuzendaria izan zen.

Zinearen estetika, ikus-entzunezkoak aro garaikidean, ziberkultura eta zinea, bideojokoen kultura, gazte kultura eta zinema, Fans, zinema praktika berriak, produkzioa sarean buruzko ikerketak burutu ditu.

Alberto Tognazzi

Jordi Torrent-en esaldi batekin identifikatzen du bere burua: “no me excuso de mi estado temporal, porque soy un ser celular y me renuevo a cada instante”

Movil Film Fest eta Mobile Cells zuzendaria. Produktora gisa Estamos de cierre, online emititutako telesaila Public Frame S.Lk ekoiztua Rockzone eta Quiksilverentzat 2009.urtean. Baita Menéamerentzat Atízame webshowa ekoiztutakoa.

Kultura Ministerioko aholkularitzako kidea (ICAA) 2010 eta 2012 urteeta zehar. Transmediako irakaslea izandakoa da zenbait lekutan: Cervantes Institutuan, CCCB, Citilab, IED (Instituto Europeo Design), Fundación Autor eta New York Universityn.

Embed.at proiektuaren sortzaileetako bat da, Festivalito, Yerblues eta Zemos98rekin kolaborazioan.

Maria Yañez

Lugon, 1978. urtean jaioa. Kazetaria, eduki digitalen ikertzailea eta ekoizlea da.

Komunikazio digitalean, web aplikazioen garapenean eta online bideoetarako tresnetan espezializatutako A Navalla Suíza enpresa sortu zuen. Enpresa hobekin Flocos.TV proiektua martxan jarri zuen (jada desagertua dagoena).

Galiziako komunikabide digitaletan esperientzia handikoa da. Baita ikus-entzunezko industria, gidoilaria eta dokumentalen zuzendaria, hala telebistako programena ere.

Bloggerra izandakoa ere bada eta kazetari moduan kolaborazioak egin ditu (baita artikuluak) El Pais, 20 minutos, Radio Galega o Vieiros (egunkari elektronikoa, 2005/06 urteetan zehar zuzendu zuen) bezalako komunikabideetan.

Ikertzaile bezala Santiago de Compostelako Unibertsitateko Lees (Literatura electronica en España) proiektuan parte hartzen du, narrazio digitaletan eta trasmedian ere interesa du eta baita dokumental interaktiboen sorkuntzan ere.

EMBED (audiovisual integrado) proiektuan ere kolaborazioak egiten ditu , baita i-Docs komunitatearekin ere. Azken hauek Bristol (UK) hiriburuan i-Docs Jaialdia antolatzen duten berberak izaki.

ICAA (Ministerio de Cultura) ikus-entzunezko lanak egin ahal izateko laguntzen epaimahaikide izan da.

Rubén Sanchéz

Factoria Crossmedia (www.factoria.me) ikus-entzunezko eta multimedia produktoraren sortzailea. Nick dut Nik EITB telebistan emititzen den saioa zuzentzen du. Saio honek internet , teknologiak, ikus-entzunezko formatu berriak eta bideojokoak bezalako gaiak jorratzen ditu.

Bideo sortzaileen jardunaldiak interneten , VideoWeb, sortzailea da beste batzuekin batera.

Guillermo Zapata

Guillermo Zapata gidoilaria eta film laburren zuzendaria da. 2010 urteaz geroztik zerbitzu narratiboak eskaintzen dituen "Kayros Transmedia" (www,kayrostransmedia.net) enpresako kide da. Euren helburua ikus-entzunezko sektoreko profesionalen arteko elkarlanean oinarriturik fikziozko zein ez-fikziozko edukiak sortzea da, ekoizpen etxeentzat, telebista kateentzat zein interneterako.

Kubako Escuela Internacional de Cine y Televisión de San Antonio de los Bañosen gidoi-irakaslea da eta copyleft lizentziaduten hiru film labur egin ditu, sare sozialen bitartez banatu direnak. Bere lehen film laburrak, Lo que tú Quieras Oír, 100 milioitik gora ikustaldi izan ditu youtuben. Gainera gazteei zuzendutako online nobela bat idatzi du, herri-kultura aztertuz egin diren hainbat talde-liburutan parte hartu du, eta gai honi buruzko "Crónicas del Hype" zutabea idazten du LIbro de Notas webgunean.

1 de Diciembre
Centro Joxe Mari Korta UPV/EHU

Jokoa esperimentaziorako, jarduera kritiko eta sortzailerako eremu gisa

Dinamizatzailea: Lara Sánchez Coterón

LARA SÁNCHEZ COTERÓN sorkuntza-praktika garaikideak eta (bideo)jokoek bat egiten duten alorrean ikerlaria da. Arte Ederretan lizentziatua EHUn eta UCMn doktoregaia (Jolasaren Estetikan). Yoctobit antzerki-jolasgarria egiten duen taldeko sortzailea da eta bertako game desiner-a. Playful & Playable bideojoko independenteen inguruko jarduera programan komisario lanak ere egiten ditu.

Hainbat unibertsitate publikotan (UCLM eta UCM) irakasle lanak egiteaz gain, zenbait erakunderekin elkarlanean bideojokoen inguruko kultur-kudeaketaz arduratzen da (Madrileko Medialab-Prado, Amarika proiektua, Telefónica Fundazioa, Artium, etab.). Egun, proiektu berri baten jolasean ari da lanean, Mata la Reina (Yoctobit), Intermediae Creación Contemporánearekin (Matadero Madrid) elkarlanean.

Hizlariak:

PIPPIN BARR (Copenhage) "Curious Games"

PIPPINBARR garatzailea eta bideojokoen kritikaria da. Danimarkako Center for Computer Games Research of the IT-n (University of Copenhagen) jolas esperimentalen diseinuko irakaslea da. Zeelanda Berriko Victoria University of Wellington-en Informatikako doktorea ere bada. Bere jolasek esparru zabal-zabalak hartzen dituzte: hasi hegazkinetako segurtasun gidatik eta arte garaikidearen eremuko performaceetaraino. Pippin-ek blogetan ere idazten du maiz, eta berriki "How to Play a Video Game" izeneko liburua amaitu du. Lan horrek, mundu horretan sartu gabeentzat eta bideojokoen inguruko jakinmina dutenentzat hastapen bat izan nahi du.

web: http://www.pippinbarr.com/

DAN PINCHBECK (Portsmouth, Inglaterra) 'Everything I know about games I learned from Buddy Dacote'

DAN PINCHBECK Braighton-go (Erresuma Batua) garatzailea eta akademikoa da. thechineseroom-eko Sormen Zuzendaria da. Ikuspuntu subjektiboan jolasak ekoizten dituen estudio independentea da, besteak beste, saritua eta goraipatua izan den Dean Esther. Portsmouth-eko Unibertsitatean jolasen diseinua irakasten du, eta diseinuaz, edukiez eta ikuspuntu subjektiboko jolasen jolasgarritasunaz hizlari jardun ohi da nazioarteko konferentziatan. Laster argitaratuko den DOOM-i (University of Michigan Press) buruzko liburu baten egilea da eta horrez gain, bera eta bere taldea bi lan berri prestatzen ari dira: "Everybody's Gone to the Rapture" eta sekretupeko "GameB".

Web: http://www.thechineseroom.co.uk

JEROEN D. STOUT (Utrech, Holanda) "Games are special, but they are not prodigious - being humble in forming a modern medium"

IGFan izendatu eta Stout Games konpainiaz kaleratutako “Dinner Date” jokuaren sortzailea da.Utrech School of Arts eta Portsmoutheko Unibertsitatean jokoen diseinua ikasi eta gero, Stout arte eta filosofia klasikoan interesatu da. Eta hau, bere sormen lan guztietan nabari da. Artea eta filosofia ez ezik, zientzia ere erabiltzen du emozio interaktiboak sortzeko prozesuan.

Web: http://thestoutgames.com/:introduction

24 Noviembre / 3 Diciembre
Koldo Mitxelena Kulturunea & Centro Carlos Santamaría

Playlab2- interviniendo en los sistemas % economía global

Javier Blázquez

Javier Blázquez zuzendari artistikoa, artista, kontzeptu sortzailea eta ilustratzaile profesionala da bideojoko, literatura eta zinearen munduan. Arte ederretan lizentziatua zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Marrazketako irakaslea da eta ilustratzaile bezala ere lan egiten du aisialdirako lan egiten duten hainbat enpresentzat.

GAME DESIGNER Alejo Civantos

Game Designer profesionala da. Arte ederretan lizantziatu zen Sevillako Unibertsitatean. Arte zuzendaria izan da fikziozko laburmetraietan. Scout mugimenduan hezitzaile gisa aritu da, joko tradizionalekin baliatu izan delarik. Bideojokoen garapenari buruzko zenbait jardunaldietan parte hartu du Estatu mailan. DeSEA bideojokoak garatzen dituen fundazioko sortzailea da. Game Designer gisa lan egiten du “The Game Kitchen”, “Nivel21 Entertainment” nahiz “AccessAble Games”en eta hauen jabe da beste batzuekin batera.

Teknologia, software eta kultura libreko tailerretan parte hartu izan du Italia, Espainia, Alemania, Frantzia, Ingalaterra, Argentina, Brasil, Kolonbia eta baita Txinan ere.

Romako La Sapienza Unibertsitatean graduatua da. Bere proiektu berrienak Audiogames (entzutezko bideojokoak) eta Soñando Satelites dira.

PROGRAMADOR Eduardo Millán

ainbat elkarte eta konpainien sorreran parte hartu du. Besteak beste Undead Code konpainiaren sorreran. Formazio teknikoduna, web garapenean profesionala, teknologia kontsultak eta bideojokoen produkzioan esperientzia handikoa. Webguneetarako izenburuak asmatu izan ditu sariak eta aipamen batzuk ere eskuratu izan dituelarik.

TAILERRAREN ZUZENDARIA Flavio Escribano

Game Art eta Game Studies egiten dituen ARSGAMES (www.arsgames.net) sortzailea eta bertako lehendakaria. Artea, bideojokoak eta generoaren inguruko hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak, mintegiak egin izan ditu Master batzuetan ere aritu da irakasle gisa. Komisio Europarra, AMAZE , DIGAREC (Berlín), MediaLab-Prado, Intermediae-Matadero, Zemos98, Madrilgo Unibertsitate Europarra, Complutense unibertsitatea...bezalakoekin kolaboratu izan du. Gaur egun, hezkuntza ministerioarekin batera bideojokoen Leer.es atarian kolaborazioak egiten ditu.

Luca Carruba

rtista, artisau digitala, ikertzaile eta hezitzaile askea. Egiten dituen praktikak DIY(Do it Yourself), DOT (Do it Together), DIWO (Do it With Others) ezagutza trukaketa, sarbide librea, birziklatzea, mugimendu sozialak eta bideojokoen filosofietan oinarritzen ditu.

Más información en: www.estereotips.net

Xabier de la Maza y Aramburu

Xabier de la Maza y Aramburu (Donostia, 1983) ekonomialaria da. Baita baserri giroko garapena, gastronomia eta musikan ekintzailea. 2008.urtean DeliFunArt sortu zuen, agronomia arloan marketing kontsultak egiteko.(www.delifunart.com) 2009.urtean irabazi asmo gabeko The Glutton Club elkartea soru zuen gastronomia promozionatzeko. (www.thegluttonclub.com) 2010.urtean Filarmonika Euskaldunen elkartea sortu zuen , musika proiektuen sustapenerako. (www.filarmonika.org)

Deustuko Unibertsitatean AEDn lizentziatua da eta goi mailako ikasketak ditu Ekonomia eta Enpresa arloan. Bost urtez Instituto Vasco de Competitividad-Orkestra en el Área de Territorio, Innovación y Clústeres egin du lan, enpresa txikien sareak landu dituztelarik. Visiting PhD Student izan da Aalborg Universiteten.

Hainbat hitzaldi eman ditu Estatu mailan eta gaur egun kolaborazioak egiten ditu hainbat komunikabideetan: Cadena SER, Onda Cero, Euskadi Irratia, Noticias de Gipuzkoa, ETB eta Gastroeconomy.com.