jolasean

info-es

(Bideo)jokoa kultura garaikidean» proiektua Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroaren jardueren programan sartzen da. Jarduera honen bidez ikus-entzunezko kultura garaikidearen funtsezko ardatzetako baten inguruan; alegia, (bideo)jokoen inguruan, lan egin nahi da, hala kultura kontsumoaren eta ekoizpenaren ikuspegitik nola kultura industrien ikuspuntu ekonomikotik.

Bideojokoa zenbait hamarkadatan garatuz joan bada ere, azkeneko urteetan izan du bilakaerarik handiena, eta garrantzi handia lortu du hainbat arlotan: ohikoagoak diren arloetan; hain zuzen ere, aisian eta prestakuntzan, eta osasunean edo hezkuntzan, besteak beste. Tabakalerak, kultura garaikideko zentro den heinean, bideojokoaren errealitatea ezagutu eta landu nahi du. Hori egiteko ardatzetako batzuk azaldu nahi ditugu, bada, proiektu honekin.

Horretarako, hainbat astetan zehar (azaroaren amaieratik abenduaren amaierara arte) egiteko diren zenbait jarduera planteatuko ditugu. Jarduerok mota askotako sektoreei zuzentzen zaizkie; hala nola, industriari, liburutegiei eta, nola ez, jokozaleei. Jarduera horiei esker, honako hauek esperimentatu eta hausnartuko ditugu: kultura sektore honek duen prestakuntza beharra, jokoa sartzeak aisiaren eta ikastearen ikuspuntutik ekar dezakeena agerian jartzen saiatzea, eta sortzaileak eta industria harremanetan jartzea. Kulturaren adarretako bat izateaz gain, bideojokoak –zinemak eta literaturak bezalaxe– arrakastazko kultura industria garatzen duelako premisa abiapuntu hartzea funtsezkoa da. Industria horrek prestakuntza, ikerketa eta esperimentazioaren premia du.

1-arteleku 2-tabakalera

3-upv 4-dv 5-berria

6- 7-km 8-2016